XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure herriko autobusak ikertuko ditugu orain.

Ikusi hor beheko galdera horiek.

- Zein enpresa edo etxetakoak dira autobus horiek?

- Nondik nora joaten dira?

Herritik abiatzen al dira ala pasa egiten dira?

- Linea bakoitzaren ordutegia eskuratuko al zenuke?

Zenbat irteera ditu autobus linea bakoitzak?

- Ondo zainduta al daude autobusak?

- Jendeak errespetatzen al ditu geltokiak, aterpeak...?

- Jendeak ilaran itxaron eta txanda errespetatzen al du?

Autobusetako langileak atseginak al dira?

Taldean antzerkitxo bat presta dezakezue orain.

Bat gidaria eta besteak bidaiariak izango zarete.

Arazorik sortzen bada, nork konpondu behar ditu?

Nola?

Eztabaidatu arazo eta soluziobide ezberdinak eta ondoren antzeztu.